XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13 GALDERA LABUR

A: Zenbat aldiz eskatu dizute autografoa?

E: Noizbait ezagutua sentitzen naiz, baina ez didate eskatu autografoa askotan, eta hala nahiago dut, asko lotsatzen naiz eta.

A: Lotuta daude aurpegia eta popularitatea?

E: Ez dut uste, Xabier Zaldua eta biok elkarrekin lan egin dugu Jai Egunen eta Hitz eta Pitz-en, eta gehiagotan ezagutzen zuten bera ni baino, eta lehen esan dudan bezala, ni gustora.

Aurpegia baino, garrantzitsuagoa da pantaila transpasatzeko kapazitatea izatea.

A: Nolakoa da bihotzeko gizon hori?

E: (pentsakor gelditzen da momentu batez) Nire neurrikoa arlo guztietan, eta libertatea eta errespetua bilatzen saiatzen den horietakoa.

A: Zergatik utzi duzu ilea luzeago?

E: Erosoago dudalako.

A: Jarraitzen duzu moda?

E: Jarraitu beharko, nire gurasoek arropa denda dute Donostian eta.

Dena dela moda baino, erosotasuna bilatzen dut, ilearekin bezala.

A: Bilboko ala Donostiako estiloa?

E: Zaila da galdera horri erantzutea gaia ezagutzen dut eta.

Beharbada Donostian itsasoak eragina dauka, baina luzeegia da erantzuna.

(asko nabaritzen da gaia ezagutzen duela).

A: Zein paper beteko zenuke pelikula batetan?

E: Zinemara eramanez gero, O'Nell-en antzerki saioa errepresentatuko nuke gustora neskaren paperean.

A: Ikusten duzu ETB?

E: Gaur egun oso gutxi laster oheratzen naiz eta, baina bai, teknikoki ikusi behar dugulako, militantziagatik (guk ikusten ez badugu nork ikusiko du) eta noski, hemen ere gauza onak egiten direlako.

A: Gelditu zara inoiz zuriz pantaila aurrean?

E: Bai, adibidez Jai Egun bat egiten, asmatzen hasi nintzen papera erabili gabe, eta azkena zela esan behar zen eta nik bukatu nuen esanez eta hala bada ba... oso gaizki, imajinatu nolako barreak.

A: Badakizu non dauden Victoria Kataratak?

E: (Ez digu ulertu galdera, guk errepikatu egiten diogu, barreak) Ez, eta zuk?

(guk ere ez dakigula onartu behar).

A: Irakurtzen duzu euskaraz? Eta Pako Arestiren Kappo?

E: (segurtasun handiz erantzuten du) Bai irakurtzen dut eta hori ere irakurri dut.

A: Zein euskal idazle gustatzen zaizu?

E: Ba... Bernando Atxaga, Txillardegi, Pako Aristi... eta beste batzu.

Eta horrela bukatu da entrebista hau. Hasieran telebistan bakarrik ikusita gustokoa bagenuen orain oraindik ere gustokoago dugu.

Ez gara gu izango bere programari huts egingo diogunak ezta filmera faltatuko garenak ere.